Herunterladen Inhalt Inhalt Diese Seite drucken

Fagor FL372 Bedienungsanleitung Seite 45

Inhaltsverzeichnis

Werbung

Verfügbare Sprachen
  • DE

Verfügbare Sprachen

  • DEUTSCH, seite 19
3.2 Kanpoaldearen garbiketa. Ez erabili
lurrunezko garbiketarako makinarik pantailak
garbitzeko.
Urtean behin, atzealdeko sareta xurgatzaile
batekin garbitzea gomendatzen da.
3.3 Osagarrien garbiketa. Osagarriak ezin dira
ontzi-garbigailuan sartu. Eskuz garbitu belaki
edota zapi batekin.
3.4 Lanpara aldatu. Lanpara erretzen bada:
Gailua itzali. Kendu lanpararen estalkia
erlaitza sakatuz (3.4.1, 3.4.3) eta atera
hondatutako lanpara (3.4.2, 3.4.4). Hari
berbera duen (E14, 220-240V, 15/25W)
edota luminaria argibideek zehazten duten
beste lanpara bat ipini.
3.5 Karbono-iragazkia aldatu. Gailuak
karbono-iragazki bat izan dezake hainbat
elikagaien usain txarrak xurgatzen dituena.
Gainera, iragazkiak zirkulazioan dagoen
airearen mikroorganismoak (onddoak eta
bakteriak) atxikitzen ditu.
Iragazkiak gehienez ere 6 hilabetez
mantentzen ditu bere ezaugarri guztiak.
Denbora hori igarotzean iragazkia aldatzea
gomendatzen da. Iragazkia leku ezberdinetan
egon daiteke, hozkailuaren arabera.
Iragazkia aldatzeko: Sakatu erlaitza eta
atera estalkia (3.5.1, 3.5.5). Atera ahitutako
iragazkia (3.5.2, 3.5.6).
Iragazkia aktibatu behar bada: Kendu zigilu
guztiak (3.5.3) eta sakatu BIOFILTER bisorea
hots txiki bat entzun arte (3.5.4). Segundo
gutxitan iraupen-eskala koloreztatu egingo
da. Jarri iragazkia berriz ere bere lekuan.
Ez utzi erabilitako iragazkiak eta
ordezkoak umeen eskura. Kopuru handia
ahoratzea arriskutsua izan daiteke.
Ez busti iragazkia, bere ezaugarri guztiak
galtzen baititu.
4
Diagnostikoak
4.1 Atea irekita dago. Atea 2 minutu baino
gehiago irekita badaukazu alarma bat
entzungo duzu eta hozkailuaren argia
itzali egingo da. Alarma atea ixterakoan
deskonektatuko da.
4.2 Izozkailuan ez du behar bezain hotz
egiten
• Izozkailuaren tenperatura behar baino
altuagoa bada alarma argitsu bat azalduko
da (4.2.1, 4.2.2). Era berean, aldizkako
hots-seinale bat ere aktibatuko da. Sakatu
(4.2.3, 4.2.4) hots-seinalea eskuz
desaktibatzeko.
modeloetan soilik. "Negua" funtzioa
aktibatuta badago, alarmak dir-dir egingo
du. Alarma desaktibatzeko ikus (2.5.4).
• Gailua aurreneko aldiz konektatzerakoan
X ikurra edo alarma argitsua aktibatuta
egongo da baina ez hots-alarma.
4.3 Elektrizitatea mozten bada
Ahalik eta gutxien ireki gailuaren ateak.
Elektrizitatea berreskuratzean egiaztatu
gordetako elikagaiak desizoztu diren ala ez.
4.4 Gailuaren hots normalak
Gailuak normalak diren hots batzuk egin
ditzake, ez kezkatu.
• Gas-hoztaileak borbor egin dezake
zirkuituetan zehar dabilenean.
• Konpresoreak burrunba eta/edo kolpe
hotsa egin dezake, batez ere martxan
hasten denean.
• Erabilitako materialen dilatazioa edota
kontrakzioa dela eta karraskak edo kirrikak
entzun daitezke.
• Izozkailuko haizagailuak mugitzen duen
aireak hondo-zarata txikia sortu dezake.
Ez saiatu gailua konpontzen. Deitu
laguntza teknikoko zerbitzura.
5
Segurtasuna
• Aireztapeneko saretak garbi eduki.
• Ez kaltetu hozte-zirkuitua.
• Ez sartu gailu elektrikorik. Soilik sartu ahal
izango dira fabrikatzaileak gomendatutako
gailuak.
e u s k a r a
43

Werbung

Inhaltsverzeichnis
loading

Inhaltsverzeichnis