Eranskina
Segurtasun-argibide
garrantzitsuak
Gidaliburu honek instalazioari eta elikatze-iturriari
buruzko abisu eta neurriak deskribatzen ditu soilik.
Irakurri Erabiltzailearen gidaliburuko "Segurtasun-
argibide garrantzitsuak" atala.
ABISUA
Behar bezala erabiltzen ez bada, heriotza eta
pertsonak zauritu ditzaketen erabilerei buruzko
abisuak adierazten ditu. Makina seguru erabiltzeko,
hartu kontuan abisu hauek.
KONTUZ
Eu
Behar bezala erabiltzen ez bada, pertsonak zauritu
ditzaketen erabilerei buruzko abisua adierazten du.
Makina seguru erabiltzeko, hartu kontuak neurri
hauei.
Instalazioa
ABISUA
Ez instalatu su hartu edo deskarga elektrikoak eman
ditzakeen toki batean.
•
Aireztatzeko erretenak blokeatuta dauden toki batean
(hormetatik, ohetatik, sofetatik, alfonbretatik edo
antzeko objektuetatik gertuegi)
•
Toki heze edo hauts askoko batean
•
Eguzki-argiak zuzenean ematen dion toki batean edo
kanpoaldean
•
Tenperatura altuak izan ohi diren toki batean
•
Garrak izan ohi diren toki batean
•
Alkoholetik, pintura-disolbatzaileetatik edo bestelako
substantzia sukoietatik gertu
Beste abisu batzuk
•
Ez konektatu onartu gabeko kableak makina honi. Hori
eginda, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman
ditzake.
•
Ez jarri makinan lepokorik edo bestelako metalezko
objekturik edo likidoz betetako edukiontzirik.
Substantzia arrotzak makinaren barruko zati
elektrikoekin harremanetan jartzen badira, baliteke su
hartzea edo deskarga elektrikoak ematea.
•
Substantzia arrotzen bat isurtzen bada makinan,
desentxufatu korronte elektrikotik eta jarri
harremanetan tokiko Canon banatzaile
baimenduarekin.
KONTUZ
Ez instalatu toki hauetan
Baliteke makina jaustea edo erortzea eta zauriak sortzea.
•
Toki ezegonkor batean
•
Bibrazioak izan ohi diren toki bat
Ekidin aireztatze kaskarreko tokiak
Makinak ozono- eta bestelako isuri kopuru txikiak
sortzen ditu normal erabiltzean. Isurik horiek ez diote
osasunari kalterik egiten. Alabaina, nabari daitezke
makina denbora luzez erabiltzen denean edo ekoizpen
handietarako erabiltzen denean aireztatze kaskarreko
geletan. Lan-ingurune erosoa mantentzeko, makinak
funtzionatzen duen gela ongi aireztatuta egotea
gomendatzen da. Era berean, ekidin jendea makinaren
emisioen eraginpean egon litezkeen tokiak.
Bestelako neurriak
•
Makina garraiatzeko, jarraitu gidaliburu honetako
adierazitako pausoak. Behar ez bezala garraiatuz gero,
baliteke makina erori eta lesioren bat sortzea.
•
Makina hau instalatzean, kontu izan eskuak makinaren
eta lurraren edo pareten artean ez harrapatzeko.
Bestela, baliteke lesioren bat sortzea.
Energia hornikuntza
ABISUA
•
Erabili soilik zehaztutako tentsio-eskakizunak betetzen
dituen energia-iturria soilik Ez bada halakorik
erabiltzen, makina su har dezake edo deskarga
elektrikoak eman ditzake.
•
Emandako energia-kableak soilik erabili; bestela,
makinak su har dezake edo deskarga elektrikoak eman
ditzake.
•
Emandako energia-kablea makina honekin erabiltzen
da. Ez konektatu energia-kablea beste gailu batzuetara.
•
Ez aldatu, tiratu, behartuta okertu edo energia-kablea
kalte dezakeen antzeko ekintzarik egin. Ez jarri objektu
pisutsurik energia-kablean. Energia-kablea kaltetuz
gero, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman
ditzake.
•
Ez entxufatu edo desentxufatu entxufea esku
bustiekin, deskarga elektrikoa eman baitezake.
•
Ez erabili luzapen-kablerik edo hargune anitzeko
182
entxuferik makina honekin. Hori eginda, su har dezake
edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
•
Ez bildu energia-kablea edo lotu korapilo batekin, su
har baitezake edo deskarga elektrikoak eman
baititzake.
•
Sartu guztiz energia-kablea korronte-hargunean. Ez
bada halakorik erabiltzen, makina su har dezake edo
deskarga elektrikoak eman ditzake.
•
Atera energia-kablea korronte-entxufetik trumoi-
ekaitzetan. Ateratzen ez baduzu, baliteke su hartzea,
deskarga elektrikoak ematea edo makina hondatzea.
KONTUZ
Instalatu makina entxufe batetik gertu eta utzi nahikoa
tarte entxufearen inguruan, larrialdi-egoeretan erraz
desentxufatu ahal izateko.
Manipulatzea
Laser-segurtasuna
Produktua 1 klaseko laser-produktu gisa berretsi da
IEC60825-1:2007 eta EN60825-1:2007 arauetan.
CLASS 1 LASER PRODUCT
LASER KLASSE 1
APPAREIL À LASER DE CLASSE 1
APPARECCHIO LASER DI CLASSE 1
PRODUCTO LÁSER DE CLASE 1
APARELHO A LASER DE CLASSE 1
LUOKAN 1 LASER-TUOTE
LASERPRODUKT KLASS 1
Laser-argia kaltegarria izan daiteke giza gorputzarentzat.
Produktuari darion erradiazioa guzti mugatuta
dagoenez babesteko hodiekin eta kanpoko estalkiekin,
laser-argia ezin da makinatik irten erabiltzen denean.
Irakurri segurtasun-ohar eta -argibide hauek.
•
Ez ireki inoiz makinako eskuliburuetan esaten ez den
estalkirik.
•
Laser-argia irten eta begietan sartzen bazaizu, begiak
kalte ditzake.
KONTUZ
Eskuliburuan zehazten ez diren kontrolak, doikuntzak
edo prozedura-errendimenduak erabiliz gero, erradiazio-
arriskua izan dezake.
Segurtasunarekin lotutako sinboloak
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua: "Piztuta"
posizioa
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua: "Itzalita"
posizioa
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua: "Engoean"
posizioa
Sakatu
"Piztuta"
"Itzalita" etengailua
Lur-hartunea
Tentsio arriskutsua barnean. Ez ireki adierazi ez den
estalkirik.
KONTUZ: Gainazal beroa. Ez ukitu.
II. klaseko ekipoa
Zatiak mugitzea: Aldendu gorputzeko atalak
mugitzen diren zatietatik
[OHARRA]
Produktuaren arabera, goian adierazitako zenbait
sinbolo itsatsita egon daitezke.
Laserraren
segurtasun-etiketa
Kontsumigarriak
ABISUA
Ez bota erabilitako toner-kartutxoak sutara. Ez
gorde toner-kartutxoak edo papera sua gertu
duten tokietan. Tonerrak edo paperak su har
dezake eta, ondorioz, erredurak eta suteak eragin
ditzake.
Oharra
Produktu-izena
Segurtasun-araudiek produktuaren izena
erregistratuta izatea eskatzen dute.
Produktu hau saltzen den zenbait eskualdetan,
parentesi arteko izenak ( ) erregistratuta egon
daitezke.
LBP613Cdw / LBP611Cn (F169600)
EB Zuzentarauen EMC eskakizunak
Ekipo honek EB Zuzentarauaren oinarrizko EMC
eskakizunak betetzen ditu: Adierazten dugu
produktu honek EC Zuzentarauaren EMC
eskakizunak betetzen dituela, 230 V, 50 Hz-ko
sarrerako sare elektrikoan, nahiz eta produktuaren
baloratutako sarrera 220-240 V, 50/60 Hz da.
Babestutako kablea erabili behar da EB
Zuzentarauaren EMC eskakizun teknikoekin
betetzeko.
WEEE eta Bateriari buruzko Zuzentarauak
Canon-en webgunean dagoen (http://canon.
com/oip-manual) Erabiltzailearen gida berrienean
(HTML eskuliburua) ikus dezakezu WEEE eta
Bateriari buruzko Zuzentarauen informazioa.
Regulatory information for users in Jordan
LBP613Cdw includes approved Wireless LAN
Module (Model name: AW-NM383).
Contains Wireless LAN Module approved by TRC/
SS/2014/38
Regulatory information for users in UAE
LBP613Cdw includes approved Wireless LAN
Module (Model name: AW-NM383).
TRA
REGISTERED No: ER0126617/14
DEALER No: DA0060877/11
Regulatory information for users in Russian
Подтверждение соответствия Минкомсвязи
России: Декларация соответствия № Д-РД-2695
от 27.01.2014 года, действительна до 27.01.2020
года, зарегистрирована в Федеральном
агентстве связи 30.01.2014 года
RE Directive
(For Europe Only)
RE Declaration of Conformity
English (EN) Hereby, Canon Inc. declares that
this equipment is in compliance with Directive
v1511_02_eu-ES
2014/53/EU.
The full text of the EU declaration of conformity
is available at the following internet address:
http://www.canon-europe.com/ce-documentation
Wireless LAN Specifications
Frequency band(s):2412-2472MHz
Maximum radio-frequency power:15.98dBm
Czech (CS) Tímto společnost Canon Inc.
prohlašuje, že toto zařízení je v souladu se
směrnicí 2014/53/EU.
Úplné znění EU prohlášení o shodě je k dispozici
na této internetové adrese:
http://www.canon-europe.com/ce-documentation
Technické údaje bezdrátové LAN
Pásmo(a) frekvence: 2412-2472 MHz
Maximální výkon rádiové frekvence: 15.98 dBm
Danish (DA) Hermed erklærer Canon Inc., at
dette udstyr er i overensstemmelse med direktiv
2014/53/EU.
EU-overensstemmelseserklæringens fulde tekst
kan findes på følgende internetadresse:
http://www.canon-europe.com/ce-documentation
Trådløs LAN specofikationer
Frekvensbånd: 2412-2472 MHz
Maks. radio-frekvenseffekt: 15.98 dBm