Herunterladen Inhalt Inhalt Diese Seite drucken

Fagor SPOUT-28BO Gebrauchsanweisung Seite 63

Inhaltsverzeichnis

Werbung

Verfügbare Sprachen
  • DE

Verfügbare Sprachen

  • DEUTSCH, seite 17
1. INSTALAZIOA
KONEKTATU BAINO LEHEN:
• Egiaztatu zure tresnak ez duela garraioan
matxurarik izan (atea edo juntura
deformatuta, etab.). Erabiltzen hasi
aurretik edonola ere hondatuta dagoela
ikusten baduzu, jarri harremanetan
hornitzailearekin.
• Egiaztatu sektorearen tentsioa.
Azpitentsio etengabea badago (200
-210 volt), kontsultatu zure instalatzaile
elektrikariarekin.
INSTALAZIOA:
• Gailu hau lan azalera batean jarri behar
da, gutxienez zorutik 85 cm-ko altueran.
• Jarri tresna azalera lau eta horizontal
baten gainean, edozein bero edo lurrun
iturritatik urrun.
• Aukeratu azalera nibelatu bat, airea
sartzeko eta ateratzeko saretei behar
besteko lekua utziko diena (horiek ez
daude barruan). Labearen eta ondoko
hormen artean gutxienez 10 cm-ko tartea
behar da. Albo bat zabalik egon behar
da. Utzi gutxienez 30 cm-ko distantzia
labearen gainetik eta 15 cm atzetik.
Airea sartzeko eta ateratzeko irekidurak
blokeatzeak labeari kalte egin diezaioke.
• Labearen goiko gainazalaren gainean
egon behar den leku libreak 30 cm-ko
altuera izango du gutxienez.
• Zaindu labearen gainean ez dela ezer
jartzen, atzeko aldean aireztapenerako
dauden zuloak ez ixteko.
• Zaindu instalatu eta gero korrontea
hartzeko entxufea eskuragarri dagoela.
• Ez erabili tresna aire zabalean.
KONEXIO ELEKTRIKOA:
• Nahitaez, erabili behar duzun korronte
hartunean lur konexioko borne bat egon
behar da, indarrean dauden segurtasun
arauak betetzen dituena.
• Instalazio elektrikoan, komenigarria da
erabiltzaileak eskura izan dezakeen
dispositibo bat aurreikustea, aparatua
sektoretik bereizi ahal izateko;
kontakturako irekidura polo guztietatik 3
mm-ra egongo da gutxienez.
EU
• Ez jarri labea martxan elikadurako
kordoia edo entxufea hondatuta
badaude. Hori gertatuz gero, jo
fabrikatzaileak prestatutako teknikari
espezializatuarengana.
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Tentsioa / Maiztasuna
Potentzia
3. SEGURTASUN OHARRAK
• Zure tresna etxeko erabilerarako
baino ez da erabili behar, elikagaiak
egosteko, berotzeko edo desizozteko.
Fabrikatzailea erantzukizunetatik libre
geratuko da erabilera desegokia bada.
• Tresna ez hondatzeko, ez ibilarazi inoiz
hutsik edo erretilurik gabe badago.
• Erabiltzen hasi aurretik, egiaztatu
beti ontziak mikrouhin labe batean
erabiltzeko egokiak direla (adibidez::
beroa jasaten duen beira, portzelana...).
• Ez ibili aurreko aldeko itxituretako
zuloetan; zure tresnan esku hartu behar
izatea ekarriko duten kalteak eragin
ditzakezu.
• Ez da gomendatzen metalezko ontziak,
sardexkak, goilarak eta labanak
erabiltzea, ezta izozteko zorroen
metalezko lokailuak edo metalezko
grapak ere. Dena dela, batzuetan,
elikagaiak taparik gabeko altuera txikiko
aluminiozko moldetxoetan berotu
ditzakezue (4 cm gehienez).
Hala ere, berotzeko denbora pixka bat
luzeagoa izango da. Kasu horretan,
begiratu moldetxoa beirazko plateraren
erdi-erdian ongi kokatuta dagoela eta
inola ere ez dagoela metalezko ateetatik
edo tresnaren atetik 1 cm-ra baino
gutxiagora.
• Umeei dagokienez, nahitaezkoa da:
- berotu biberoiak tetinarik gabe,
eragin likidoari eta probatu
tenperatura eskuaren ahurrean,
haurrak hartu aurretik.
- nahastu eta egiaztatu haurrentzako
elikagaien tenperatura horiek hartu
62
230 V~/50 Hz
700W

Werbung

Inhaltsverzeichnis
loading

Diese Anleitung auch für:

Spout-28uv

Inhaltsverzeichnis